|
|
|
|
Kokapena eta irispideak
|
|
Villanueva de San Andres izenarekin sortu zuen Alfonso X-k 1346.urtean.Erdi aroan, gaur egungo San Andres elizaren
inguruan garatu zen,armagintza gune grrantzitsuenean bilakatuz.Bigarren Errepublika
aldarrikatu zen lehen hiria izan zen,1931ko apirilaren 14ean.Gerra zibilaren ondorioz ia
erabat suntsitu zen eta hiriaren berreraikipena oso azkarra izan zen,inolako plangintzarik
gabe.
|
|
Ego ibarraren erdian, Eibar hiri armagilea agertzen zaigu eskualdeko hiri nagusi gisa, biztanlegoaren gehiengoa han
bizi delarik. Eibarrek, gainera, egunez egun eskaintzen ditu zerbitzu
berriak, bertako pertsonei nahiz enpresei zuzenduak, eta horrela lortzen du etorkizunean izango den
hirugarren sektoreko hiri horretarako bidean piskanaka araldatzea.
|
|
INGURUKO MENDIAK
|
|
Eibarrek aukera handiak eskeintzen dizkie mendizaleei.
|
|
Urkora joateko Amaña auzotik abia daiteke, Santa Kruz emitta eta Ixua aldea jendearen gustokoak
dira, Usartzan ere jende ugari egoten da. Urkotik hurbil , Hirumugarre
mendiska dugu, 712 metroko garaiera duena. Ermua, Eibar eta Mallabia
herriak hortxe bertan elkartzen dira, mugarriek ondo erakusten duten
moduan.
|
|
|
Kalamua edo Max mendiak 768 metro ditu eta Usartzatik edo Krabelin gainetik 688
metroko garaiera duen Aizketa mendiska zeharkatu eta Kalamuara iristeko
bideskak benetan ikusgarriak dira. Kalamuatik Markinarantz joanez gero,
eibartarrondoko hain ezaguna den "parlamentua" aurkituko dugu
iturri eta guzti. Kalamuarako bidean Akondia edo Arrikurutz mendia dugui
749 metroko garaiera duena, Usartzatik iristerraza . Garagoiti ere han
dugu, 675 metrokoa. Galdaramiñora
joateko, Unbe edo Txontatik abia gintezke. 675 metroko gaina duen mendiska
horretatik hurbil San Salbador auzoa eta Topinburu, 591 metro, mendiak
ditugu.
|
|
Eskualdeko bizilagun askok hautatzen
duten pasealekua eta aisialdirako gune dira Arrateko zelaiak, Ixua eta
Usartza, Urko
mendiaren inguruetan, eta Aixolako urtegia, Egoarbitza mendiaren oinean, azken honetan
kirol ugari egiten da: piraguismoa, wind-surfing, arrantza, eta abar.
|
|
|
ARTEA ETA ARKITEKTURA
|
|
ERLIJIO-ARKITEKTURA
|
|
Eibarren, Arrateko Amaren
Santutegia derrigorrez aipatzekoa da. Arrateko Amari buruzko lehenengo berriak XIII.
mendekoak dira, eta elizan dagoen Andra Mariaren irudia XIV. Mendekoa da, Carlos Elgezua
eskultoreak bere garaian berriztua. Elizaren oinplanoa gotikoa da eta aintzinako hormaren
gainean tenperan egindako balio handiko pintura du, Maria, San Juan eta Magadlena
Kalbarioan. Ignacio Zuloagak lau kuadro utzi zizkion Arrateko Amari eta hantxe dauzkagu
ikusgai.
|
|
Aginagako San Migel ermitan erromanikoaren azken garaiko edo gotikoaren hasierako bataiarria dugu. Hor dagoen XV.
mendeko Amabirjina dugu Eibarrek gotikoan duen irudirik adierazgarriena, egur polikromatuz
egina. Azitaineko Andra Mari parrokian XVII. Mendeko Kristoa dugu, bizar
barikoa, pertsona baten tamainokoa.
|
|
San Andres Parrokia XII. Mendekoa da,zutabeduna da eta oinplanoa gurutz itxurakoa, abside birekin. Aldera sartalderantz dago
ajrria. Zutabeetan kapitel doriarrak eta korintarrak ikus ditzakategu. Barruan San
Pedroren irudia, erromanikoa. Erretaula nagusia XVI. mendekoa da eta Andres de Araozek
egin zuen. XVII. mendeko organoa ere badu.
|
|
| ERMITAK |
|
Llevaren badira besta hainbat ermita: Mandiola aldean dagoen Santa Kruz, Elgeta aldeko San
Salbador, Akondiako San Pedro eta egur polikromatuz landutako Santa Agedaren irudia duen San
Roman, Aginaga aldean.
|
|
ARKITEKTURA ZIBILA
|
|
Eibarri buruzko lehen berriak XII. mendekoak dira, Untzueta Dorretxeari buruzkoak hain zuzen ere. Orain
ezagutzen dugun etxe hori XVII. mendekoa da baina XII. mendeko dorre zaharraren
oinarrietan euskarritua dago. Oraindik han dauzka babesteko erabiltzen zituzten
zirrikituak edo lehiatilak. Geroagoko
dorretxea dugu (XVI. mendekoa) Isasiren "Markeskua" izenekoa, gaur egun
"Herriaren Europa" erakundearen egoitza bertan hartzeko zaharberritu
dena.
Baditu oraindik zantzu errenazentistak, fatxada nagusiko armarri bikaina,
adibidez.
Aldatseko Jauregia, XVI. mendean aipatua, barrokoa
da, handia, Iñarratarren armarri ederra aurrean duela, alde banatan jarrita dauden sirena
zenbaitek eta goialdian duen kaskoak osatua, hortik ezpata bat eusten duen besoa
aterata.
|
|
Untzagako enparantzan mende hasieran
Ramon Kortazar arkitektu ospetsuak eraikitako Udaletxea. Arkupea du, alde batetik bestera
doana, eta dotore ipinitako aurreko fatxada nagusian, korintiar itxurako
zutabeak.
|
|
|
Joan den urtean(1.996)zabaldu zen
Portalea, eibartarrek gaur egun
duten Kultur Etxea osatu eta interesgarria. Honen kokapenarako, industri eraikin
tradizional bat berreskuratu da eta honen neurriei esker, bertan bil daitezke
liburutegia, erakusketa-areto paregabea, euskaltegia eta zenbait tailer eta
eskola, hala nola marrazki, zeramika, dantza, eta abarrekoa.
|
|
Balio Pedagogiko handikoa dugu Deba Beheko Eskola Antzerkiaren Mostra, UNESCOk interesgarritzat jo eta katalogatu
duena.
|
|
KULTUR-GUNEAK ETA JARDUERAK
|
|
Armagin Eskolak gordetzen ditu Eibarko
Arma Museoa izango denaren fondoak, hiri armagilearen mendeetako jardueraren eta
orokorrean eskualdekoaren erakusgai bikaina, XV. menditik egiten baitira armak eskualdean
eta oraindik ere badira fabrika txikiak, teknika tradizionalak erabiliz aparteko akabera
duten armak egiten dituztenak.
|
|
|
Eibarko zenbait kultur elkarte honako hauek dira:
Eibarko Klub Deportiboa (aktibitate kultural eta kirolaz arduratzen da),Eibartar Artisau
Taldea, Arrate Kultur Taldea,Arrate Filateli Taldea, Eta Kitto, Sostoa Abesbatza eta Ego
Ibarra taldea. Azken talde honek lan asko egin du Eibar buruzko testuak errekuperatu eta
argitaratzen.
|
|
Debegesari gure eskerrak orrialde honetako argazkiak eta testuak uzteagatik
|
 |
|
|
|
|
|