|
ARAUDIA
1go Artikulua - Eibarko Otaola hiribideko 7-1ean egoitza duen, 2003.eko
ekainaren 4tik 8ra ospatuko den, EUSKAL BIZIKLETA izeneko txirrindularitza
itzuliaren titularra den, SS-112 Lizentziadun Euskal Bizikleta Kirol Elkarteak
honako hau, UCI-ren txirrindularitza araudiari jarraituz, eta ondoren azalduko
diren eta espainiar txirrindularitza profesionalaren kontseilu errealak onartu
dituen disposizioak jarraituz burutuko dela adierazten du.
2.Artikulua - UCI-ren 2.6.003 artikuluaren arabera, GS-I eta GS-II taldeak
parte hartzeko gonbidaturik daude, eta, gainera, UCI-ren 2.2.002 artikuluak
dioenez taldeek, zortzi txirrindulariz osaturik egon beharko dute.
3.Artikulua - EUSKAL BIZIKLETAk UCI 2.1 sailkapena dauka, eta erakunde
honetako artikuluak dioenez UCI-ren klasifikaziorako honako puntuaketan
eskaintzen du.
- 160, 120, 96, 88, 80, 72, 64, 56, 48, 40, 35, 30, 27, 24, 21, 19,
17, 15, 13, 11, 10, 9, 8, 7, 6 eta 26.etik 50. postura gelditzen direnentzat 5
puntu.
- 25, 15, 10 eta 5 Puntu sektore edo saio bakoitzeko lehendabiziko
lau klasifikatuei
- 8 puntu eguneko klasifikazio orokorreko liderrari.
4.Artikulua - EUSKAL BIZIKLETAk honako herri eta ibilbideari jarraituko dio,
- 1go saioa (Ekainaren 4an) - Eibar - Ispaster (146,5 km.)
- 2.Saioa (Ekainaren 5ean) - Ispaster - Aizarnazabal (167,2 km.)
- 3.Saioa (Ekainaren 6an) - Aizarnazabal - Oroko Ama Birjinaren
Santutegia (187,6 km.)
- 4.Saioa 1go sektorea (Ekainaren 7an) - Murgia - Deba - Itziar
(87,4 km.)
- 4.Saioa 2.sectorea (Ekainaren 7an) - Deba - Deba (16,5 km.)
- 5.Saioa (Ekainaren 8an) - Euskal Irrati Telebista (EiTB Iurreta)
- Arrate (149,2 km.)
5.Artikulua - Harrerarako bulego iraunkorra Eibarko Ego Gain kaleko 5.ean
egongo da 2003.eko Ekainaren 3ko goizeko 10:00ak hasi eta 21:30ak bitartean,
honen geletan honako bilera hauek ospatuko direlarik.
- Epaimahai teknikoaren bilera 17:00etan izango da.
- Inskripzio eta taldeei dortsal eta gainontzekoak ematea
17,30etatik 19,15etara izango da.
- UCI-ren 1.2.081 artikuluak dioenez Kirol Zuzendari, epaimahai
tekniko eta antolatzaileen arteko bilera 19:30etan burutuko da.
6.Artikulua - Txirrindularitza saioari buruzko informazioa Euskal Bizikleta
Irratiak 151,700 Mhz irrati katean eskainia izango da.
7.Artikulua - KLASIFIKAZIO ETA SARI BEREZIAK
7 - 1 -KLASIFIKAZIO EZBERDINAK. Lau klasifikazio burutuko dira.
- Denboraren araberako klasifikazio orokorra. Maillot URDINA.
- Erregulartasunari begiratuz egingo den klasifikazio orokorra.
Maillot BERDEA.
- Mendi klasifikazio orokorra. ORBAN GORRIDUN maillot ZURIA.
- Tarteko helmugei begira eginiko klasifikazio orokorra Maillot
GORRIA
- Aurrean aipaturikoak, eta aipaturiko orden lehentasunean izango
dira bereiztuko diren maillot klasifikazioak. Txirrindulariak bi edo
klasifikazio gehiagotako lidergoa lortuko balu, lehentasun handieneko maillota
eramango luke soilik. Kasu honetan gainera, saioa burutzen den tartean edo
bigarren sailkatuek eramango lukete legokien maillota.
7 - 2 - DENBORARI BEGIRA EGINGO DEN BAKARKAKO SAILKAPENA (MAILLOT URDINA).
UCI-ren txirrindularitza araudiari jarraituz burutuko da ( 2.6.014, 2.6.015 art.).
Ez da inolako saioetan edonolako hobaririk egingo.
7 - 3 - ERREGULARTASUNARI BURUZKO BAKARKAKO OROKORRA (MAILLOT BERDEA). Saio
bakoitzaren, edo saioaren erdian aurreneko 15 postuak eskuratzen dituzten
txirrindularientzat izango da, honako puntuazioa jarraituko delarik,
| 1goak |
25 puntu |
6.ak |
10 puntu |
11.ak |
5 puntu |
| 2.ak |
20 puntu |
7.ak |
9 puntu |
12.ak |
4 puntu |
| 3.ak |
16 puntu |
8.ak |
8 puntu |
13.ak |
3 puntu |
| 4.ak |
14 puntu |
9.ak |
7 puntu |
14.ak |
2 puntu |
| 5.ak |
12 puntu |
10.ak |
6 puntu |
15.ak |
1 puntu |
Helmugaren batean aurretik aipaturiko posturen batean berdinketa sortuko
balitz, beroni, sortu den posizioari dagozkion puntuak emango litzaizkioke
bietako txirrindulari bakoitzari. Puntuaziorik onena lortzen duena izango da
txirrindularirik onena. Txirrindulari bat edo batzuen arteko berdinketa sortuko
balitz hauetariko puntuaketarik onena daukana izango litzateke irabazle
izendatua suertatuko litzakeena. Hala ere, berdinketak bere horretan jarraituko
balu, denboragatik egiten den sailkapen orokorrean puntuaketarik hoberena
daukana izango litzake irabazlea.
7 - 4 - SAILKAPENA SAIO BAKOITZEKO TALDEEI BEGIRA. UCI-ren 2.6.016 artikuluak
dioenez eguneko talde bakoitzaren klasifikazioa, saio bakoitzean talde horretako
lehendabiziko hiru txirrindulariek inbertituriko denbora kontutan harturik
burutuko da, honena, guztira denbora gutxien erabili duen taldea izanik.
Berdinketa suertatuko balitz hiru txirrindulari horien postuen arteko batuketan
punturik gutxien lortu duen taldearena izango litzateke garaipena. Honen ondoren
berdinketak jarraituko balu saio horretako lehendabiziko txirrindulariari
begiratuko litzaioke eta talde hori izango litzateke garailea.
7 - 5 - SAILKAPEN OROKORRA TALDEARI BEGIRATUTA.UCI-ren 2.6.016 artikuluak
dioenez saio eta saio erdietan txirrindulariek erabilitako denborari begira
burutuko da, irabazlea denbora gutxien erabili duen taldea izango litzakeelarik.
Berdinketa sortuko balitz talde klasifikazioan lehendabiziko postua aldi
gehiagotan lortu duenarentzat izango litzateke. Berdinketak jarraituko balu,
gauza bera egingo litzakete bigarren zein hirugarren sailkatuari begira, hala
ere, berdinketak jarraituko balu, saria denborari begira eginiko bakarkako
sailkapen orokorrari so egingo litzaioke irabazlea nor den aukeratzeko.
Hiru txirrindulari baino gutxiagorekin geratzen den taldea taldekako
sailkapen orokorretik kanporatuak izango dira.
7 - 6 - MENDIKO SARI OROKORRA. ORBAN GORRIDUN maillot ZURIA. UCI-ren
2.6.016bis artikuluaren arabera puntuatzen duten gainetan txirrindulariek
lorturiko puntuaketaren bidez lortuko da, irabazlea puntu gehien lortu duena
izango delarik. Berdinketa suertatuko balitz lehenengo mailako portuetan
posturik onena lortu duenarentzat izango litzateke saria. Berdinketak jarraituko
balu, gauza bera egingo litzateke bigarren edo hirugarren kategoriako
lehendabiziko postuekin. Hala ere, berdinketak jarraituko balu, garaipena
puntuei begira eginiko sailkapen orokorrean posturik hoberena duena izango
litzateke irabazlea.
MENDIARI BEGIRA EGINIKO PUNTUAKETA,
| Portuak |
1go Mailakoak |
2. Mailakoak |
3. Mailakoak |
| 1goak |
10 puntu |
6 puntu |
3 puntu |
| 2.ak |
8 puntu |
4 puntu |
1 puntu |
| 3.ak |
6 puntu |
2 puntu |
|
| 4.ak |
4 puntu |
|
|
| 5.ak |
2 puntu |
|
|
7 - 7 -OROKORRAK TARTEKO HELMUGEI BEGIRA. Maillot GORRIA. Tarteko helmuga
bezala markaturiko lekuetan txirrindulariak lorturiko puntuen batuketaren bidez
lortuko da, klasifikaturik onena punturik gehien lortu duena izanik. Berdinketa
suertatuko balitz epaimahaiak lehendabiziko postua lortu duenaren alde joko luke.
Hala ere, berdinketak jarraituko balu, sailkapen orokorrean punturik gehien
dauzkanaren alde joko litzateke.
TARTEKO HELMUGETAKO PUNTUAZIOA:
1goak 3 puntu 2.ak 2 puntu 3.ak Puntu 1
7 - 8 -HEGO EUSKAL HERRIKO LIZENTZIADUN LEHENDABIZIKO TXIRRINDULARIARENTZAT
SARIA. Sektore bietako bakoitzeko lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren
saioetako Hego Euskal Herriko lehenengo lizentziadunari HIRUROGEI EUROTAKO (60
€) saria eta trofeo bat emango zaizkio, eta azken sailkapen orokorreko lehen
Hego Euskal Herriko lizentziadun txirrindulariari berriz HIRUREHUN EUROTAKO (300
€) saria eta trofeo bat emango zaizkio. Saio bakoitzeko trofeoak hurrengo
saioko sinadura kontrolean banatuko dira, eta lehendabiziko Hego Euskal Herriko
irabazlea azken podium-ean aurkeztu beharko da saria jasotzeko.
7 - 9 -2003.URTEAN EUSKAL BIZIKLETAK BANATUKO DITUEN SARIEN ZERRENDA
(SARIEN ZERRENDA HEMENTXE SARTU)
8.ARTIKULUA - JARRAITU BEHARREKO HAINBAT PROTOKOLO
8 - 1 - HASIERAKO PROTOKOLOA
Sinadura kontrolaz baliatuz, datorren ekainaren 4an, 13:15etatik 14:00ak
bitartean talde guztietako txirrindulari guztien aurkezpena burutuko da,
dortsalaren ordena atzekoz aurrera zenbatuz burutuko delarik aurkezpena.
8 - 2 - EGUNEROKO PROTOKOLOA
Saio amaieretan, irabazlea, eta sailkapen nagusietan aurrenak diren bestelako
txirrindulariek, txirrindulariz jantzita podium-era igo beharra izango dute Hego
Euskal Herriko lehendabiziko txirrindulariak hurrengo saioko sinadura
kontrolaren ekitaldian jasoko du bere saria.
8 - 3 - AMAIERA PROTOKOLOA
Bortzgarren saioaren irabazlea, denboraren araberako azken sailkapen
nagusiaren aurreneko hiru postuetan dauden hiru txirrindulariak, denboraren
araberako azken sailkapen nagusiaren aurreneko Hego Euskal Herriko
txirrindularia, gainerako azken sailkapen guztietako irabazleak, eta taldekako
Amaierako Sailkapen nagusiaren txirrindulari talde osoak azken podium-era igo
beharra izango dute.
9.Artikulua -ERLOJUAREN KONTRAKO SAIOAREN IRTEERA (Deba - Deba 4.Saioko 2.sektorea)
Txirrindulariak erlojupekoaren aurreko eguneko saioaren amaiera osteko sailkapen
nagusiaren alderantzizko ordenan irtengo dira, honek esan nahi du, sailkapeneko
lehenengo txirrindularia izango dela azkena irteten. Epaimahaiak esan beharko du
nor eta noiz atera, eta talde bereko txirrindulariak bata bestearen atzetik
irtetea saiatuko balitz, tartean beste talderen batena irtetea erabaki lezakete
Txirrindulari bat irtetzen denetik hurrena irteten denerarte minutu bateko aldea
egon beharko da, . Azken hamar txirrindulariak bi minutuko aldearekin aterako
direlarik. Nahiz eta talde bakoitzak jarriko duen beharrezko materiala, behar
izanez gero, asistentzia autoak egongo dira txirrindularien esku.
10.Artikulua - KONTROLAREN ITXIERA. Saio bakoitzeko irabazleak erabili duen
denbora kontutan hartuz, kontrolaren itxierako honako tartea erabiliko da.
1go Saioa %10 4.Saioa (1 go sektore - línea) %14
2.Saioa %10 4.Saioa (2. sektorea - E.R.K.) %25
3.Saioa %10 5.Saioa %14
Klimatologia, trafiko zein bestelako arazo larriren bat sortuko balitz
epaimahaiak kontrol neurriak zorrozteko gaitasuna dauka. Era berean eta
txirrindulariak egindako lan eta esfortzua kontutan hartuz epaimahai teknikoak
honi karreran jarraitzeko aukera eman ahalko dio.
11.Artikulua - AUTO eta MOTOR neutroak. Saio bakoitzean 3 automobil neutro
egon beharko dute. Honetaz gain modu guztietako ordezko
piezekin, eta behar dutenen txirrindulariei laguntzeko joan beharko du azken
auto batek . Ekainaren 8an, EiTB - ARRATE 5.saioko (111-128 kilometroak)
Azurkiko bideak dauzkan berezitasunak direla eta, bertan, bereziki, erruberak
eramango dituzten, eta behar duten txirrindulariei laguntzeko prest egongo diren
hiru motor neutro izango dira, kirol zuzendariek beraien lanetara normaltasunez
itzuli ahal diren unerarte.
12.Artikulua -ZIGORRAK.- Zigorrak UCI txirrindularitza erakundeari jarraituz
ezarriak izango dira.
13.Artikulua - Araudi honetan aurreikusirik ez dauden kasu guztiak UCI
txirrindularitza erakundearen araudiari jarraituz konponduko dira.
|
|