Euskera  -  Castellano            
DMacroWeb
noticias  
etapas  
clasificaciones  
equipos  
organización  
patrocinadores  
cartel  
álbum de fotos  
contacto  
portada  
links de interés  
   

Editoriala Antolatzaileak Epailak Araudia  Sariak


TXIRRINDULARITZAREN GORABEHERAK 

Ez dira garairik egokienak kirolaren munduarentzat, eta honek, txirrindularitzaren munduari bereziki eragiten dio. Nahiz eta beste askoren artean guk bultzatzen dugun kirol honek, telebistaren munduan ikuskizun aparta eskaintzen duen, estatistikalariek  diotenez, audientzia mailak ez dira beharko luketen bezain onak.  

Kirol hau praktikatzen duten profesionalak zalantzan jarriak izan dira, eta doppin-a bezelako mamuak uste baino gehiago eragiten dio txirrindularitzari. Gai honi buruz, une bat pentsatzen geldituz gero, segituan ohartuko gara ahalik eta ikuskizun hoberena eskaintzeko forma onean egoteak egunez eguneko lan eta sakrifizioa eskatzen dituela, eta hau lortzeko modu ezberdinak ere badaudela. Hauetariko modu batzuk, ordea, honenbeste ikara sortzen duen positibo hori dela medio, txirrindulariaren bizitza profesionala arriskuan jartzen dute.  

Honek, txirrindularitza konpetizioari modu egokian garatzea eragozten dio,  eta saioari bere osotasunean kalte eginez, helburu konkretu batzuk ezartzea dakar.  

Goian aipaturikoen erruz, eta baita txirrindularitza ekitaldiek jasotzen duten gero eta dirulaguntza urriagoen erruz, gero eta sponsor gutxiago dauzkagu, eta honek, argi dago kirolaren geroa biziki kaltetzen duela. 

Babesleek eta antolatzaileek bizi duten diru laguntzen eskasiari irtenbiderik aurkitzen ez baldin bazaio, eta dopping-aren mamua guztiz uxatzea lortzen ez baldin bada, argi dago egoera honek txarrera egingo duela. 

Txirrindularitzaren geroa dago jokoan. Ez diezazkiogun ateak itxi ! !

 
 
Eibar
 
tienda
 
 Home    Contacto    Como página de inicio              

Copyright © 2002 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
DMacroWeb